Kaixo lagunok! ongietorri nire blog-ara! Espero dut argitaratu ditudan berriak zuen gustukoak izatea, eta edozein zalantza baldin badaukazue komenta ezazue!

2010-05-31

Nire Podcast



Hona hemen nik sortutako podcast! Seguru ezagutzen duzuela "Maite zaitut" abestia, baina segurazki inoiz ez zaretela nekatu abesti hau behin eta berriro entzuten! Oraingo honetan, igo dut "Maite zaitut" abestia nire blog-era, zeren eta, ume guztiek, bai hezkuntza premia berezia dutenak, bai gainontzeko ume guztiek, maitasuna behar dutelako hazteko eta heziketa on bat barneratzeko. Hau lortzea oso erraza da, beraz, amodioz heziketa on bat eman diezaiekegu!

Nire blog-arekin loturiko komentarioa

Sarrera hau klaseko kide baten blog-etik aterata dago, Garazi Gangoiti-ren blog-etik, hain zuzen ere.
Sarrera hau aukeratu dut, zeren eta nire blog-arekin lotuta dagoelako. Down Sindrome-ari buruz hitz egiten du, eta hori hezkuntza premia berezi bat da. Gainera, zer-nolako jokabideak eta arazoak dituen haur batean komentatzen ditu. Oso interesgarria den sarrera bat iruditu zait. Zuei berdin gertatu baldin bazaizue, hemen daukazue informazio gehiago:http://garazigangoiti.blogspot.com/2010/03/down-sindromea-duten-haurren-arazoak.html

Webquest: Autismoa


Webquest honen egileak: Iker eta Hodei dira. Autismoa da gaiaren oinarria, eta nire blog-arekin zerikusia du. Ume autistak hezkuntza premia berezi bat dute, eta webquest honetan oso ondo informa gaitezke premia berezi honi buruz. Hemen aurki dezakegu webquest hau: http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=2216&id_pagina=1

Webquest: Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan


Webquest honen egileak: Ane, Yolanda eta Olatz dira. Sarean aurkitutako webquest-a da. Oso aproposa eta interesgarria iruditu zait. Zenbait jarduera proposatzen dituzte Haur Hezkuntzarako ikasleentzat.

2010-05-30

"Txominen Abentura" Multimedia


Taldean egindako multimedia aurkezten dizuet. Naiak, Ziortzak, Anak eta nik egin dugu multimedia dibertigarri hau, "Txominen Abentura" deritzona. Bertan Uraren Zikloa azaltzen dugu lehenengo zikloko, bigarren mailarako zuzenduriko ikasleentzat. Horrez gain, zenbait ariketa asmatu ditugu ikasiko dutena ondo frogatzeko.
Multimedia hau sarean aurki dezakezue, Calameo web gunean hain zuzen. Zuen gustukoa izatea espero dugu!

2010-05-26

Naia eta bion Tutoriala



Hona hemen Naia eta biok egindako tutoriala. Power Point-ean, hiperesteka bat sortzerakoan, hiperesteka horretan nola sar dezakegu musika azaltzen dugu. Oso gauza bitxia eta interesgarria iruditu zitzaigun. Edozein ariketak, ipuinak, loturak... egiteko baliogarria da. Oso ondo eta egokia den gauza bitxi hau edozeinek egin dezakeela erakutsi nahi dugu. Horregatik, Youtube-ra igo dugu edozeinek ikusteko, eta bertatik geure Blog-era sartu dugu!

2010-05-24

Ezgaitasun batzuen datuak

Premia Bereziak Umeen kopurua %
Mentalak 59 %40
Entzumena 19 %13
Sindrome dawn 19 %13
Motoreak 15 %10
Ikusmena 11 %7
Prader Willi 1 %1
Arreta murriztua 1 %1
TG Hedapena 11 %7
Tr. Konbulsibo 5 %3
Ezezaguna 19 %1
Totala 19 %100

Taula honetan, hezkuntza premia berezi anitzak ikus ditzakegu. Bertan zenbat ume kopuru jasaten duten ipintzen du.

Lehen eta gaur egungo premia bereziak dituzten ikasleen konparaketa

IKASLE "DEFIZIENTEA" (Lehen) PREMIA BEREZIAK DITUEN IKASLEA (Egun)
Zailtasuna ikasleengan kokatuta. Elkarrekintzetan sorturiko premiak.
Betirako zailtasunak, aldaezinak. Zailtasunak erlatiboak izango dira.
Diagnostikoaren helburua:ikaslea sailkatzea. Helburua: Premiei erantzuna ematea.
Erantzun klinikoa. Abiapuntua: Curriculuma, gelako programazioa.
Hezkuntza-sistemak ez du konpromezu handirik hartuko. Erantzuna Hezkuntza-sistemak eman behar du.
Irakaslegoak: igurikapen baxuak. Ikaslea: besteekin konparatuta oso desberdina. Irakaslegoaren igurikapenak ikaslearen zailtasunetara egokituak.
Laguntza betirako izango da (aldaezina). Laguntzak helburuen arabera eta ikaslearen ezaugarrietara egokituak izango dira..


Taula honetan Ikasle "Defizientea" (lehen hartzen zuen izena), eta Premia Bereziak dituen ikaslea-ren (gaur egun hartzen duen izena) arteko konparaketa bat da. Ikusten duzuenez, ikasle horien egoera asko aldatu da, eta orain bakoitzaren premia bereziak normaltzat jotzen dira.

2010-05-18

Ume baten Kanta



Kanta hau ume batek abesten du. Goear web gunetik ateratako kanta honen esaldi batzuk nire interesa erakarri du, esaterako: "Txikia ikusten naiz kalean", "Haunditzen-haunditzen, hasi naiz haunditzen","Txikia izanik asko maite zaitut". Honekin esan nahi dut, ume guztiak hazi egiten direla, bakoitzak zailtasun ezberdinak, edo premia bereziak izango dituzte. Hala eta guztiz ere, guztiak sudur bat, buru bat, bi begi... abestiak esaten duen bezala, edukiko dituzte.

Hezkuntza Premia Bereziak - Power Point

Check out this SlideShare Presentation:

Hezkuntza Premia Bereziei buruzko Power Point bat aurkezten dizuet. Slideshare web gunean igo dudan Power Point-a da. Bertan, gaiari buruzko informazio interesgarria jarri dut. Espero dut zuen gustukoa izatea.

2010-05-17

Euskal Argitalpena: Berunezko Soldadutxoa


Berunezko Soldadutxoa Issus web gunetik ateratako Euskal Argitalpen bat da. Liburu hau erabaki dut Berunezko Soldadutxoari hanka bat falta zaiolako, beraz, erlaziona dezakegu premia bereziak dituzten umeekin. Soldadutxo hau zailtasunak ditu ibiltzeko, baina ez ditu inolako arazorik izango nahi duen guztia lortzeko!
http://issuu.com/angelcamoira/docs/berunezko_soldadua?zoomed=true&zoomPercent=100&zoomXPos=1&zoomYPos=0.2072570725707257

Sarean dagoen Power Point bat


Power Point hau Slideshare web gunetik aterata dago. Oso Power Point ulertzeko erraza eta interesgarria iruditu zait. Premia Berezi bat aurkezten du, hau da, "Asperger Sindromea", eta premia horri dagozkion ezaugarriak aipatzen ditu, edonork uler dezan.

Hezkuntza Premia Bereziak - Nire lehenengo bideoa



Nik egindako bideo bat da. Youtube-n harpidetu naiz eta ikusi duzuen bideoa igo dut. Erraz ulertzekoa eta sinplea baina zuzena den bideo polit bat egiten saiatu naiz. Espero dut zuen gustukoa izatea.

2010-05-16

Heziketa Berezia



Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrek jasotzen duten hezkuntza azaltzen da bideo honetan. Horretarako Gurutze Lasarte, arlo honetan berezitutako irakaslearen parte-hartzea ikus dezakegu.

2010-05-06

Mutiko maitagarria eta ni

Argazkian ikusten duzuenez, neu ateratzen naiz hezkuntza premia bereziko ume batekin. Eskolako jai batean ateratako argazkia da. Ume honek eta bere klaseko kideek pailasoen dantza bat egin zuten, horregatik pailaso mozorrotuta dago. Ikaslea oso maitagarria, dibertigarria eta azkarra da, benetan esaten dizuet. Zoriontasunaren aurpegia plazaratuta dago argazki honetan!

Eskolaren helburuak hezkuntza premia berezientzako ikasleentzat

- Bakoitza bere ingurune fisikoa ezagutzea. Munduaren funtzionamendua eta ardurak, eskubideak, betebeharrak... jakinaraztea.

- Ahal den neurrian ikasle bakoitzaren independentzia eta autonomia sustatzea. Gelan ikasitakoa beste lekuetara orkortuz. Adibidez, lanerako bideak zabalduz, etxean eta kalean egokituz...

. Batzuek proposatutako helburuak lortzeko, zailtasun bereziak dituzte, hau da, hezkuntza premia bereziak izango dituzte.

. Helburu horiek lortzeko ikasle orok laguntza behar du.

2010-04-29

Stephen Hawking

Stephen Willian Hawking 1942ko urtarrilaren 8an jaio zen. Gaur egun hirurogeita zortzi urte ditu. Ingalaterran bizi da. Fisikaria, Kosmologoa, eta zientzialaria da. Hogei urte zituenean gaixotasun bat diagnostikatu zioten, hau da, "esclerosis lateral amiotrofica" . Hala eta guztiz ere, Stephen-ek doktoratu bat egin zuen, eta inbestigatzaile lanak egin ondoren, irakaslea izan zen. 1979an "Matematikako Katedratiko Lukasianoa" izendatu zioten Cambridge-n. Oso ospetsua da egindako lan hauei esker: "Zulo beltzak; Teoria kosmogikoak; eta, Denboraren Istorioak". Hurrengo sariak nabaritzen dira: "Asturiazko Printzipearen Saria (1989); eta Medalla Copley (2006)".

Gizon hau eredu oso motibagarria izan daiteke edozein ikasleentzako, batez ere gaigabetasunen bat dituzten ikasleentzat. Stephen-ek gaigabetasunak izan arren, munduko pertsonen inteligenteen artean bere burua kokatzen da.


2010-04-27

Ezberdina izatea



Zer da ezberdina sentitzea? mundu guztiak zure alboan egotea eta mila begirada egotea zure aurrean. Bideo honen protagonista Sindrome Dawn-eko gizon bat da eta diferentea izatea gustatzen zaio. Benetan hunkigarria eta miresgarria gizon honen hitzak. Entzuteak pena merezi du, benetan.

Ballet Japoniarra



Bideo honetan agertzen diren protagonistak dantzari Japoniarrak dira. Dantzari hauek berezitasun bat daukate, ezgaitasunak dituztela. Bati hanka bat falta zaio, beste bati beso bat, beste bati hanka eta beso bat... Baina horrek ez du esan nahi izugarrizko Ballet-a egiten ari direnik. Honen bidez, ikas dezakegu edozein gauza egiteko gai garela, nahiz eta oztopo pilo bat izan. Bideo hau proba ezinhobea da.

2010-04-21

Pablo Pinedak sozietaterako eredua


Pablo Pinedak "Sindrome Dawn" daukan mutikoa izan arren, Europan unibertsitateko ikasketak dituen lehenengo pertsona da. Mutiko honek Irakasle-ikasketak amaitu ditu, Psikopedagogia ikasketak bukatzean dago, eta "Yo también" film-aren protagonista izan da, non bere esperientzia propioa kontatzen duen.

Eskola batera joan da (argazkian ikusten dugun bezala) eta ikasleei haren esperientzia propioa kontatu die. Ondo ezberdindu behar dutela pertsona izatea eta Dawn premia edukitzea adierazi die. Berak irakaslea izateko gogoak ditu, sozietateak onartu beharko du Dawn premia duen edonork klaseak emateko gaitasuna duela, ikasketak edukiz gero.

Mutiko honen esperientzia guztiz interesgarria dela pentsatzen dut. Sozietatearen aurrean jarraitzeko eredu bat bezala jarriko nuke. Pertsona askok mutiko honetaz ikas dezakegula ziur nago.

2010-04-20

"Sindrome Dawn" premia berezia duen mutiko baten collage bat

Hona hemen "Sindrome Dawn" daukan mutiko batekin egin dudan collage-a. Beste kideek bezalakoa da, haien artean beste lagun bat bezala tratatzen dute. Txikitatik elkarrekin hazi dira eta elkarren arteko harreman onak mantentzea oso polita izango litzateke.
Collage-an "Sindrome Dawn" agertzen den mutikoari ezagutzen dut, eta amorez egin diot argazki hauen konbinaketa.


2010-04-19

Zer da Hezkuntza Premia Berezia?

Eskolatzeko aldi batean zehar edo eskolatze osoan zehar, laguntza jakin batzuk eta hezkuntza-arreta berezia eskaintzeari. ACI gelako programazio indibidual bat egin behar da ume berezientzako materiala egokituz.

Oinarri pedagogikoei erreparatuz, hezkuntza sistematik zer egin dezakegu esaten digu, ikasle horiei dagokien irakaskuntza zihurtatzeko. Ahalik eta garapen egokiena bermatzeko.




2010-04-15

Ezgaitasuna. Bizirik daude!




Bideo honetan hezkuntza premia bereziko pertsona ezberdinak ateratzen dira. Ezin dugu ahaztu pertsona hauek geure bizitzan parte-hartzen dutela, eta besteok ditugun eskubideak dituzte.
Hamaika argazkien bidez eta musika atseginaren bitartez bideo polit eta entretenigarri bat aurkeztuko dizuet!

2010-03-24

Mapa kontzeptuala

Oraingo honetan Naiak eta nik egindako mapa kontzeptual bat aurkeztuko dizuet.

2010-02-24

Kaixo lagunok!

Ongi etorri nire Blog-ara!
Izaskun deitzen naiz. Deustuko Irakasle-eskolan ikasten nago, eta aurten nire azkenengo urtea izango da unibertsitate honetan. Lehen Hezkuntzako ikasketak amaitzekotan nagoenez, Blog honetan Lehen Hezkuntzako berri interesgarri batzuk aurkezten saiatuko naiz.
Eskolan praktikak egin ondoren, konturatu naiz zein garrantzitsua den klasean bertan ematen diren ikasgai batzuk, besteak beste, psikopedagogia arloa. Ume guztiak ezberdinak direnez, askok, premia bereziekin hazten dira. Irakasle guztiak nola jokatu premia hauen aurrean jakin beharko genuke.
Ez naiz gehiago luzatuko, gai honi buruz interesa baldin badaukazue Blog honetan argitaratuko ditudan berriak, susmoak, informazioa, esperientziak... gustatuko zaizkizuela ziur nago!