Kaixo lagunok! ongietorri nire blog-ara! Espero dut argitaratu ditudan berriak zuen gustukoak izatea, eta edozein zalantza baldin badaukazue komenta ezazue!
Mostrando entradas con la etiqueta Irakaskuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Irakaskuntza. Mostrar todas las entradas

2010-05-24

Lehen eta gaur egungo premia bereziak dituzten ikasleen konparaketa

IKASLE "DEFIZIENTEA" (Lehen) PREMIA BEREZIAK DITUEN IKASLEA (Egun)
Zailtasuna ikasleengan kokatuta. Elkarrekintzetan sorturiko premiak.
Betirako zailtasunak, aldaezinak. Zailtasunak erlatiboak izango dira.
Diagnostikoaren helburua:ikaslea sailkatzea. Helburua: Premiei erantzuna ematea.
Erantzun klinikoa. Abiapuntua: Curriculuma, gelako programazioa.
Hezkuntza-sistemak ez du konpromezu handirik hartuko. Erantzuna Hezkuntza-sistemak eman behar du.
Irakaslegoak: igurikapen baxuak. Ikaslea: besteekin konparatuta oso desberdina. Irakaslegoaren igurikapenak ikaslearen zailtasunetara egokituak.
Laguntza betirako izango da (aldaezina). Laguntzak helburuen arabera eta ikaslearen ezaugarrietara egokituak izango dira..


Taula honetan Ikasle "Defizientea" (lehen hartzen zuen izena), eta Premia Bereziak dituen ikaslea-ren (gaur egun hartzen duen izena) arteko konparaketa bat da. Ikusten duzuenez, ikasle horien egoera asko aldatu da, eta orain bakoitzaren premia bereziak normaltzat jotzen dira.

2010-05-17

Euskal Argitalpena: Berunezko Soldadutxoa


Berunezko Soldadutxoa Issus web gunetik ateratako Euskal Argitalpen bat da. Liburu hau erabaki dut Berunezko Soldadutxoari hanka bat falta zaiolako, beraz, erlaziona dezakegu premia bereziak dituzten umeekin. Soldadutxo hau zailtasunak ditu ibiltzeko, baina ez ditu inolako arazorik izango nahi duen guztia lortzeko!

2010-05-16

Heziketa Berezia



Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrek jasotzen duten hezkuntza azaltzen da bideo honetan. Horretarako Gurutze Lasarte, arlo honetan berezitutako irakaslearen parte-hartzea ikus dezakegu.

2010-04-21

Pablo Pinedak sozietaterako eredua


Pablo Pinedak "Sindrome Dawn" daukan mutikoa izan arren, Europan unibertsitateko ikasketak dituen lehenengo pertsona da. Mutiko honek Irakasle-ikasketak amaitu ditu, Psikopedagogia ikasketak bukatzean dago, eta "Yo también" film-aren protagonista izan da, non bere esperientzia propioa kontatzen duen.

Eskola batera joan da (argazkian ikusten dugun bezala) eta ikasleei haren esperientzia propioa kontatu die. Ondo ezberdindu behar dutela pertsona izatea eta Dawn premia edukitzea adierazi die. Berak irakaslea izateko gogoak ditu, sozietateak onartu beharko du Dawn premia duen edonork klaseak emateko gaitasuna duela, ikasketak edukiz gero.

Mutiko honen esperientzia guztiz interesgarria dela pentsatzen dut. Sozietatearen aurrean jarraitzeko eredu bat bezala jarriko nuke. Pertsona askok mutiko honetaz ikas dezakegula ziur nago.

2010-04-19

Zer da Hezkuntza Premia Berezia?

Eskolatzeko aldi batean zehar edo eskolatze osoan zehar, laguntza jakin batzuk eta hezkuntza-arreta berezia eskaintzeari. ACI gelako programazio indibidual bat egin behar da ume berezientzako materiala egokituz.

Oinarri pedagogikoei erreparatuz, hezkuntza sistematik zer egin dezakegu esaten digu, ikasle horiei dagokien irakaskuntza zihurtatzeko. Ahalik eta garapen egokiena bermatzeko.