Kaixo lagunok! ongietorri nire blog-ara! Espero dut argitaratu ditudan berriak zuen gustukoak izatea, eta edozein zalantza baldin badaukazue komenta ezazue!

2010-04-29

Stephen Hawking

Stephen Willian Hawking 1942ko urtarrilaren 8an jaio zen. Gaur egun hirurogeita zortzi urte ditu. Ingalaterran bizi da. Fisikaria, Kosmologoa, eta zientzialaria da. Hogei urte zituenean gaixotasun bat diagnostikatu zioten, hau da, "esclerosis lateral amiotrofica" . Hala eta guztiz ere, Stephen-ek doktoratu bat egin zuen, eta inbestigatzaile lanak egin ondoren, irakaslea izan zen. 1979an "Matematikako Katedratiko Lukasianoa" izendatu zioten Cambridge-n. Oso ospetsua da egindako lan hauei esker: "Zulo beltzak; Teoria kosmogikoak; eta, Denboraren Istorioak". Hurrengo sariak nabaritzen dira: "Asturiazko Printzipearen Saria (1989); eta Medalla Copley (2006)".

Gizon hau eredu oso motibagarria izan daiteke edozein ikasleentzako, batez ere gaigabetasunen bat dituzten ikasleentzat. Stephen-ek gaigabetasunak izan arren, munduko pertsonen inteligenteen artean bere burua kokatzen da.


2010-04-27

Ezberdina izatea



Zer da ezberdina sentitzea? mundu guztiak zure alboan egotea eta mila begirada egotea zure aurrean. Bideo honen protagonista Sindrome Dawn-eko gizon bat da eta diferentea izatea gustatzen zaio. Benetan hunkigarria eta miresgarria gizon honen hitzak. Entzuteak pena merezi du, benetan.

Ballet Japoniarra



Bideo honetan agertzen diren protagonistak dantzari Japoniarrak dira. Dantzari hauek berezitasun bat daukate, ezgaitasunak dituztela. Bati hanka bat falta zaio, beste bati beso bat, beste bati hanka eta beso bat... Baina horrek ez du esan nahi izugarrizko Ballet-a egiten ari direnik. Honen bidez, ikas dezakegu edozein gauza egiteko gai garela, nahiz eta oztopo pilo bat izan. Bideo hau proba ezinhobea da.

2010-04-21

Pablo Pinedak sozietaterako eredua


Pablo Pinedak "Sindrome Dawn" daukan mutikoa izan arren, Europan unibertsitateko ikasketak dituen lehenengo pertsona da. Mutiko honek Irakasle-ikasketak amaitu ditu, Psikopedagogia ikasketak bukatzean dago, eta "Yo también" film-aren protagonista izan da, non bere esperientzia propioa kontatzen duen.

Eskola batera joan da (argazkian ikusten dugun bezala) eta ikasleei haren esperientzia propioa kontatu die. Ondo ezberdindu behar dutela pertsona izatea eta Dawn premia edukitzea adierazi die. Berak irakaslea izateko gogoak ditu, sozietateak onartu beharko du Dawn premia duen edonork klaseak emateko gaitasuna duela, ikasketak edukiz gero.

Mutiko honen esperientzia guztiz interesgarria dela pentsatzen dut. Sozietatearen aurrean jarraitzeko eredu bat bezala jarriko nuke. Pertsona askok mutiko honetaz ikas dezakegula ziur nago.

2010-04-20

"Sindrome Dawn" premia berezia duen mutiko baten collage bat

Hona hemen "Sindrome Dawn" daukan mutiko batekin egin dudan collage-a. Beste kideek bezalakoa da, haien artean beste lagun bat bezala tratatzen dute. Txikitatik elkarrekin hazi dira eta elkarren arteko harreman onak mantentzea oso polita izango litzateke.
Collage-an "Sindrome Dawn" agertzen den mutikoari ezagutzen dut, eta amorez egin diot argazki hauen konbinaketa.


2010-04-19

Zer da Hezkuntza Premia Berezia?

Eskolatzeko aldi batean zehar edo eskolatze osoan zehar, laguntza jakin batzuk eta hezkuntza-arreta berezia eskaintzeari. ACI gelako programazio indibidual bat egin behar da ume berezientzako materiala egokituz.

Oinarri pedagogikoei erreparatuz, hezkuntza sistematik zer egin dezakegu esaten digu, ikasle horiei dagokien irakaskuntza zihurtatzeko. Ahalik eta garapen egokiena bermatzeko.




2010-04-15

Ezgaitasuna. Bizirik daude!




Bideo honetan hezkuntza premia bereziko pertsona ezberdinak ateratzen dira. Ezin dugu ahaztu pertsona hauek geure bizitzan parte-hartzen dutela, eta besteok ditugun eskubideak dituzte.
Hamaika argazkien bidez eta musika atseginaren bitartez bideo polit eta entretenigarri bat aurkeztuko dizuet!